XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berez ikusgarria baldin bada tokia, oraindik askoz ikusgarriago egin du euskaldunaren zintzotasunak.

Oñatetik asita egin zayo 9.3000 m. dittuan bide zabal eder bat, geyena arkaitz gogorrean ebakia.

Bide onen erditik asita Arantzazuraño jaso zaizkio Ama Birjiñari amabost txadontxo capillas agurtzako amabost misterioen izenean; Lekaretxe convento aundi ta zabal bat eta lau jatetxe.

Inguruetan baditu beste ogei bat baserri etxe txukunak eta egokiak geyenak.

Nola agertu zan

Aittatu degun Aloñatik Aizkorriruntz goazela arkitzen dittugu zelai zabal ta belartsu batzuek Urbia izena dutenak.

Ikustekoak izaten dira udaberritik negura artean, ardi txuri eta ederrez estalirik bezela.

Ez dakit zenbait ardi ibilliko diran larre gozoean, baña bai millaka askotxo izango dirala.

Izen aundikoak dira Urbiako gaztayak.

Arantzazuko Ama Birjiña agertu zanean ere izango ziran noski artaldeak Aloñan eta Urbian.

Artzayen artean arkitzen zan Baltzategitar Rodrigo Uribarriko mutill gaztea.

Ez dakigu ordea ziurr-ziurr ardiak ala auntzak zaintzen zittuan.

Edeslaririk geyenak diote artzaya zala, baña Esteban Garibai ta Zamalloak auntzaya deitzen dio eta esaten du bere etxeko auntzak zaintzen ibiltzen zala.

Garibai edeslari ospetsua da Arantzazutaz idatzi dutenetatik zarrenetakua eta gañera berak ezagutu zuan Ama Birjiña Rodrigori agertu ondoren Arantzazura jun ziranetakoen bat, eta onen aotik jakin zuan gai onetan idazten duan guztia.

Ikusi zazu orain, irakurle ona, nola edesten duan idazlari ospetsuak agerkunde arrigarria: 1469 garren urtean (bat gora bera) larunbat egun batean zebillen Aloña mendi egalean Uribarriko mutil gazte Baltzategitarr Rodrigo bere etxeko auntzak zaintzen.

Jaun-Goikoak ala naita iges egiten dio auntz batek egaletik bera.

Jarraitzen dio mutillak, eta batere uste gabe orra nun arkitzen duan Arantza eze baten gañean Ama Birjiñaren irudi txiki bat, bere Seme Jainkozkoa besotan zeukala eta aldamenean txintxarri aundi bat.

Onelako agerkundearekin arriturik Jaunaren gauza zalakoan belaunikatu zan, eta errezatu zuan Agur Maria eta buruz zekitzen beste otoi batzuek.

Adarrez eta al zuan eraz estaldu zuan irudia eta biurtu zan etxera.

Etxekoai esan zien ze gertatu zitzayon, gerogo gaztigatu zien Oñateko aginbidedanai.

Auek erabaki zuten basatxonotxo bat jasotzea irudia agertu zan tokian bertan.

Ala egiñik deitu zioten agerkunde tokiari Arantzazu, irudia arantza batean agertu zalako.

Onela gertatu zan bada Arantzazuko Ama Birjiñaren Agerkundea.

Garibai ospetsuak edesten duanez.

Berealaxen asi ziran euskeldunak oneraspen aundiarekin bertara urbiltzen.

Oneraslen obariakin jaso zan laixter txadon ederr bat, aldamenean lekaretxe aundi bat zuala.

Andik gaurko egunera lan asko egin da.

Ozte aundiak izan dira Ama Birjiñari eskariak egiten eta oñegiñakatik eskerr biotzekoak ematen.

Gauza ederrak ikusi nai badittuzu, irakurle ona.

egun zoagarriak igaro nai badituzu atoz Arantzazura egun batzuetarako.

Etzaizu damutuko.

(Arantzazu Album'dik artua).